Iruzkin berriak

    Zurukuaingo armarria (eta II)

    Azpilikuetatarren etxean Zurukuainen.

    Txangoa egin dugu gaur Deierriko Zurukuain herrira. Azpilikuetatarren etxeko armarriari argazkia egin nahi genion. Hori baino ez.

    Erraz aurkitu dugu etxea, Zurukuain ez baita herri handia. Zelaia kaleko 28. zenbakian dago. Etxe ederra da, baina badirudi abandonaturik dutela. Ate nagusiko sarrailaren zulotik begiratuta, eraikuntza material asko ikusten da barneko patioan, erabiltzeko prest. Beharbada laster zaharberrituko dute.

    Azpilkuetatarren armarria, 1773koa.

    Etxe horretatik gertu bizi den bizilagun batek kontatu digu duela ez asko arte bi Azpilikuetar bizi izan zirela hor. Bi mutilzar, “diru asko izan arren”, nahiko modu umilean bizi omen zirenak. Oinordeko zuzenik ez zutenez, Iruñeko zeharkako ondorengo batzuei erori zaie etxearen jabetza. Bizilagunak dio herrian nahi zutela zorte hori herriari berari egokitzea. Noski, nola ez.

    Armarriaren goiko aldean, kaskoaren bi aldeak hartuta, inskripzio hau ageri da: ARMA DE AZPILQUETA. ARmarri hori egin zuteneko data beheko aldean dago: AÑO 1773.

    Linajes en Navarra con escudos de armas liburuan agertzen den argazkiko oinean adierazten dute etxea errepidean dagoela. Bada, ez. Armarria duen etxea herri barnean dago, pilotalekutik eta elizatik nahiko gertu.

    Leave a Reply

    You can use these HTML tags

    <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>