Iruzkin berriak

    Zurukuaingo armarria (eta II)

    Azpilikuetatarren etxean Zurukuainen.

    Txangoa egin dugu gaur Deierriko Zurukuain herrira. Azpilikuetatarren etxeko armarriari argazkia egin nahi genion. Hori baino ez.

    Erraz aurkitu dugu etxea, Zurukuain ez baita herri handia. Zelaia kaleko 28. zenbakian dago. Etxe ederra da, baina badirudi abandonaturik dutela. Ate nagusiko sarrailaren zulotik begiratuta, eraikuntza material asko ikusten da barneko patioan, erabiltzeko prest. Beharbada laster zaharberrituko dute.

    Azpilkuetatarren armarria, 1773koa.

    Etxe horretatik gertu bizi den bizilagun batek kontatu digu duela ez asko arte bi Azpilikuetar bizi izan zirela hor. Bi mutilzar, “diru asko izan arren”, nahiko modu umilean bizi omen zirenak. Oinordeko zuzenik ez zutenez, Iruñeko zeharkako ondorengo batzuei erori zaie etxearen jabetza. Bizilagunak dio herrian nahi zutela zorte hori herriari berari egokitzea. Noski, nola ez.

    Armarriaren goiko aldean, kaskoaren bi aldeak hartuta, inskripzio hau ageri da: ARMA DE AZPILQUETA. ARmarri hori egin zuteneko data beheko aldean dago: AÑO 1773.

    Linajes en Navarra con escudos de armas liburuan agertzen den argazkiko oinean adierazten dute etxea errepidean dagoela. Bada, ez. Armarria duen etxea herri barnean dago, pilotalekutik eta elizatik nahiko gertu.

    Zurukuaingo armarria (I)

    Escudo de armas en Zurucuáin, una casa en la carretera.

    Escudo de armas en Zurucuáin, una casa en la carretera.

    Linajes en Navarra con escudos de armas (Vol. I) liburutik harturiko irudia. Liburua Aurelio Erdozain Gazteluk egina eta argitaratua da, 1995ean.

    Hemen agertzen den irudia 381. orrialdean dago.

    Antonio Cano Manuel (y Ruiz), 1778ko auziko fiskala

    Azpilikuetatarren 1778ko auziko fiskala izan zen Antonio Cano Manuel izeneko bat. Bere izenean agertzen da, bederen, akusazioa. Googlen pixka bat arakatuta, ikusiko dugu Chinchillako (Albacete, Espainia) magistratu bat zela, izen osoa Antonio Cano Manuel y Ruiz zuena. 1774. urtean izendatu zuten Nafarroako Kontseiluko fiskal eta 1783an lortu zuen kargu bera Gaztelako Kontseiluan. Beraz, gehienez ere, bederatzi urte eman zituen Nafarroan.

    HEMEN, informazio gehiago, 575, 576 eta 577 orrialdeetan.

    Nortasun agirian, Azpilicueta-tik Azpilikueta-ra

    Euskaltzaindiaren agiria Josemari Satrustegi euskaltzainak sinatua.

    Euskaltzaindiaren agiria Josemari Satrustegi euskaltzainak sinatua.

    Batek daki, memoriak halakoetan huts egiten baitu, baina nik uste beti idatzi izan dudala Azpilikueta, K-rekin. Espainiako nortasun agirian, baina, Azpilicueta nuen jarria eta, horregatik, agiri ofizial guztietan halaxe agertzen zitzaidan idatzirik. 1996an aldatu nuen.

    Garai hartan, sekulako odisea zen abizenaren deitura aldatzea, hainbat gauza eskatzen baitzizkizuten:

    • Abizenaren euskarazko grafia nolakoa zen zehazten zuen Euskaltzaindiaren ziurtagiria.
    • Eskatzailearen jaiotze agiria.
    • Eskatzailearen gurasoen jaiotze agiria.
    • Eskatzailearen gurasoen ezkontza agiria.
    • Eskatzailearen aitatxiren jaiotze agiria.
    • Hiru dokumentu zeinetan eskatzailearen abizena euskal grafiaz idatzirik agertzen baitzen.
    • Nortasun agiriaren fotokopia.

    Bistan denez, agiri horiek guztiak eskatzeak grafia aldaketa oztopatzea zuen helburu.

    Executorial de hidalguía de los Azpilicuetas (1778)

    1778ko Azpilikuetatarren nobletasun-agiriaren bigarren orrialdea.

    1778ko Azpilikuetatarren nobletasun-agiriaren bigarren orrialdea.

    Azpilikuetatarren nobletasun agiria, 1778. urtekoa.

    Agiri hau Ramos Sola gure amatxik zuen etxean, fotokopiaturik. Ez dakit nondik aterata izanen zuen berak. Hemen duzuen kopia fotokopia haien fotokopien eskaneatzea da. Tamalez erdiko orrialde batzuk falta dira.

    TRANSKRIPZIOA

    EXECUTORIAL DE HIDALGUÍA DE LOS AZPILICUETAS

    EXECUTORIAL DE HIDALGUIA POR PATENTE, INSERTAS SENTENCIAS DE LA REAL Corte, y Consejo de este Reyno, OBTENIDAS POR PEDRO GERONIMO AZPILICUETA, Vecino del Lugar de Zurucuain, y demás Adheridos SOBRE DENUNCIACION DE ESCUDO DE ARMAS CONTRA EL SEÑOR FISCAL, EL ESTADO DE HIJOS-DALGO DEL VALLE DE Amescua la Baxa, y dicho Lugar de Zurucuain reputado por contumaz.

    EN PAMPLONA : En la Ofician de D. Josef Miguel de Ezquerro , Impresor de los reales Tribunales de S. M. y sus reales Tablas.

    Pag. I

    DON CARLOS POR LA GRACIAS DE DIOS, rey de Castilla, de Navarra, de Aragón, de León, de Sevilla, de Toldedo, de Valencia, de Galicia, de Mallorca, de Menorca, de Cerdeña, de Còrdoba, de Còrcega, de Múrcia, de Jaèn, de los Algarbes de Algecira, de Gibraltár, de Canarias, de las Indias Orientales, y Occidentales, Islas, y Tierra firme del mar Occeano; Archi-Duque de Aústria; Duque de Borgoña, de Brabante, Milán, Rosellon, y Barcelona; Señor de Vizcaya, y de Molina, &c.

    [Narrativa.]

    A QUANTOS LAS PRESENTES vieren hacemos saber: Que ante Nos, y los Alcaldes de nuestra Corte Mayor de este nuetro Reyno de Navarra, en primera instancia, y en grado de suplicacion ante los del nuestro Consejo, Pleyto se ha llevado, difinido, y acabado, sobre Denunciacion de escudo de Armas, entre partes, el nuestro Fiscal, a quien se adhiriò el estado de Hijos-Dalgo del Valle de Amescua la Baxa acusante, de la

    Continue reading Executorial de hidalguía de los Azpilicuetas (1778)